XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) balitzaizkigu ere Hubertek ez zigukeen izutuago begiratuko.

Gure artean jarraitzen zuen, epaiaren zain.

- Tira.

Zer egin behar dut orduan? -galdetu zuen.

- Ezer ez.

Amari lagun diezaiokek fregatzen edota aitari lagun egin.

Nahiz eta estu samar aurkituko hintzatekeen.

Hubert isildu egin zen.

Gero begiratzeke esan zuen:

- Norberak ez dauka gurasoek egiten dutenaren errurik.

Nik ez ditut aukeratu.

Bapatean pena eman zidan.

Begiratu nion Don Diegori, baina buruaz uko egin zidan.

Hubert keko-meko zegoen.

Ezkerreko zapataren muturra alde batetik bestera mugitzen zuen eta takoiaz zuloa egiten ari zen lurrean.

- Nahiz eta erabateko lelokeria deritzodan berdintasunaz predikatzen duzuen horri, gustura samar geratuko nintzateke zuen artean -denboraldi baterako.

Sasoian nago.

Badakit zaldian ibiltzen -eta zuhaitzetatik salto egite hori, ikasi egin liteke...

- Ez duk aski zaldian ibiltzen jakite hutsa -esan zion Don Diegok.

Gizakien arteko berdintasuna lelokeria bat dela uste duan bitartean...

Harrizko eskileratik txilio bat iritsi zen.

- Ama da!.

Hubert lasterka joan zen alde hartara eta gu haren atzetik.

Trumoinaztargitximist bandolariak eusten zion ondoeza eginik zegoen Stief andreari eta fregatzeko uraz bustitzen zion aurpegia.

Zorabiatu egin zen eskilara piku haien gorenean, eta zuzen-zuzenean bandolariaren beso indartsuetara erori zen.

Orraztua desegina zuen, besterik ez zuen, eta horregatik berehala etorri zen bere onera.

Stief jauna etxetotik atera zuten.

Izerditan zegoen eta orain ez zuen zezena ematen, bozala jarri beharreko bulldog txakurra baizik.

Don Diegok pergamio-erroiloa eskuratu zion.

- Tira!

Hauxe izan da guztia oraingoz.

Orain autoraino eramango zaituztete eta bidaia jarraitzeko eran izango zarete.

Hubert etsi-etsi eginik zegoen.

Igarri egiten zitzaion.

Sorbaldak aurrerantz eroriak zeuzkan.

Baina laster menderatu zuen bere burua eta bere ohizko aurpegi axolakabea berreskuraturik, esan zuen: